Mitxoleta, landare mota bat da, lore gorri bizia duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik aurrera, sarri gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa hegoaldekotzat eta Afrika iparraldekotzat jotzen du gehienetan, eskualde honetan antzinatik ezagutzen baita. Baina kontuan hartu behar da, nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik eta honi lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.
Mitxoletak eragin narkotikoak izan ditzake, dituen alkaloideak direla-eta. Fitoterapian lehortutako hostoak erabiltzen dira, batez ere infusioak egiteko. Eragin lasaigarria du helduengan, baina are gehiago haurrengan.
Batzuetan, hasi lehorrak ogi mota bereziak egiteko erabiltzen dira eta hosto edo petalo lehorrak kanabisaren ordezko gisa erabiltzen da. Hala ere, erabilera hau ez dago oso hedatua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario