Seguidores

martes, 24 de abril de 2012

Eguzkilorea

Eguzkilorea, eguzkiari esker irteten den lorea da. Lorearen petaloak, horiak dira eta erdikoa ordea, marroia. Erdialdetik pipak irteten dira, baina ondo zaindu behar dira pipak gozoak izateko.Lore hau ezin dugu edozein belarditan aurkitu, lan asko eskatzen duelako. Eguzkilorea lehortzen denean, herrietako ateetan aurkitzen ditugu,sorte ona ematen dutela esan ohi delako.

Trebola

Trebola, belar artean aurki daitekeen belar txiki polit bat da.Berde kolorekoa eta izenak esaten duen bezala hiru  osto  ditu normalean.Lau ostoz osatutako trebolak ere  ba daude, oso zaila izaten da horrelako bat aurkitzea,gainera esan ohi da lau petalozko trebol bat aurkitzen denean sorte ona ematen duela. Lore honen itxura, Irlandako iratxoak errepresentatzen ditu.



San José lorea




San joaséko lorea, "Primula veris" beste era batean esanda, beroa behar duen lore mota bat da.Normalean, apiril-maiatza partean irteten da . Itxura aldetikan, ez da oso handia, 5-15 cm-ko luzeera eta 2-6 cm-ko zabalera du.Edozein lorategietan ikus daitezke era honetako loreak, eta kolore horixka dute.Medikuntza alorrean, medikuntzarako produktuak egiteko erabili ohi da.

lunes, 23 de abril de 2012

Gereziondoetako loreak

 Gereziondoak, lore arrosa txikiak ateratzen dituen zuhaitz mota bat da.Loretxoaren alboan, fruitu txiki bat irteten da gerezia izenekoa eta jateko aproposa da, oso goxoa dago.Loreen itxura argazkian ikusi dezakezuen bezala, arrosa kolorekoak dira eta polena, ordea, horia.  




Esan beharra dago, hasieran, loreak irteten hasten diren bitartean, lorearen petaloak zuriak direla eta barrukoa arrosa kolorekoa, baina  denbora pasa ahala, kolorea aldatuz doa.Hazi hau, Japonen du jatorria eta sendagai batzuentzako osagarria dugu.

martes, 17 de abril de 2012

Lis lorea




Liz (lis)  lorea Egipton eta Grezian du jatorria.Lore hau lirioaren ordezkaritza moduan hartuta dago.Oso antzekoak dira haien artean, nahiz eta itxuraz apur bat desberdinak izan.Lirioak, hainbat kolore dituzte petalo berdinean eta Lis lorea ordea, kolore bat eta polenaren kolore horia dauka. Lore honen itxura oso ezaguna da, SKAUT-eko taldeetan sinbolotzat hartzen delako.

San Joakineko lorea

San joakineko loreak, oso lore bitxiak dira. Lau  petaloz osatuta daude  normalean eta oso kolore bizikoak dira. Gehien ikusten diren koloreak, arrosa, horia, eta txuriak dira, baina ba daude beste hainbat koloretakoak ere. Erdialdetik, polena dagoen lekutik, adar txiki bat irteten da eta adar horretatik, beste hainbat adartxo txiki polen bolatxoekin batera. Erleek oso gustoko dute polen honi esker elikatzea oso erraza bait da hartzeko.



lunes, 16 de abril de 2012

Bitxilorea

Bitxilorea,oso lore ikusgarria da. Oso ohikoa da zelai eta belardi zatietan ikustea, asko bait daude. Lore txikia dugu hau baina oso usain goxoa du. Uda-Udaberri partean irteten da, eguzkia egiten hasten denean. Eguzkia behar dute lore hauek ondo hasi ahal izateko. Bere benetako izena, Bellis perennis  da, latinetik etorria. 2-10 cm-ko altuera dute gutxi gora behera, eta petaloen luzeera 2-5 cm-koak dira.Petaloak zuri kolorekoak dira, enborra berde kolorekoa eta  erdigunea ordea, horia.erleak oso gustoko dute lore honen polena eligaitzat hartzea.

Mitxoleta

Mitxoleta, landare  mota bat da, lore gorri bizia duena. Zelai eta bide bazterretan agertzen da batez ere, apiriletik  aurrera, sarri gari edo garagar zelai osoak estaliz. Jatorri ezezagunekoa da, baina Europa  hegoaldekotzat eta Afrika  iparraldekotzat jotzen du gehienetan, eskualde honetan antzinatik ezagutzen baita. Baina kontuan hartu behar da, nekazaritza Mediterraneo inguruan garatu izan dela aspalditik eta honi lotuta agertu izan dela beti ere mitxoleta.


Mitxoletak eragin narkotikoak izan ditzake, dituen alkaloideak  direla-eta. Fitoterapian lehortutako hostoak erabiltzen dira, batez ere infusioak egiteko. Eragin lasaigarria du helduengan, baina are gehiago haurrengan.
Batzuetan, hasi lehorrak ogi  mota bereziak egiteko erabiltzen dira eta hosto edo petalo lehorrak kanabisaren ordezko gisa erabiltzen da. Hala ere, erabilera hau ez dago oso hedatua.

martes, 3 de abril de 2012

Larrosa


Larrosa, lurrina daukan lore mota bat da. Normalean ez dugu edonon aurkitzen, lore honek,bere hazia landatzea eskatzen du eta beste hainbat lore baino ur gehiago behar du.


Ondo zainduz gero, oso usain goxoa eduki ditzakegu gure eskura. Hainbat koloretako larrosak aurki ditzakegu;gorriak, arrosa,urdinak...Askotan koloniak egiteko erabiltzen dira bai eta botikarako ere.




Llanten




Llanten, edozein belarditan aurki ditzakegun landare arrunt bat da. Askotan, zauriak zaintzeko balio dute. Hosto zati bat hartu eta erditik zatituta, bere barnean dagoen likidoa, zaurian bota eta zikatrizatze lana egiten dute. Llanten ikusita belar arrunt bat  dirudi, baina horri erreparatuz, landare espezial bat dela konturatuko gara. Oso ugaria da euskal herriko larreetan aurkitzea.

Naturako Elementuak

Naturan, hainbat landeria mota aurki ditzakegu. Loreak, zuhaitzak, landarean, barazkiak, fruituak...Beraien artean, guztiz ezberdinak dira. Batzuk usaindu egiten dute, besteek usain nazkarria ematen dute, batzuk sendagarriak dira bestean ordea pozoitsuak...Edozen leku naturaletik igarota, beti aurki ditzakegu naturako elementu baten bat. Hemendik aurrera, gure blogger-ean hainbat naturako elementuen informazio interesagarria aurkituko duzue.