Eguzkilorea, eguzkiari esker irteten den lorea da. Lorearen petaloak, horiak dira eta erdikoa ordea, marroia. Erdialdetik pipak irteten dira, baina ondo zaindu behar dira pipak gozoak izateko.Lore hau ezin dugu edozein belarditan aurkitu, lan asko eskatzen duelako. Eguzkilorea lehortzen denean, herrietako ateetan aurkitzen ditugu,sorte ona ematen dutela esan ohi delako.
Loreak Mendian
Seguidores
martes, 24 de abril de 2012
Trebola
Trebola, belar artean aurki daitekeen belar txiki polit bat da.Berde kolorekoa eta izenak esaten duen bezala hiru osto ditu normalean.Lau ostoz osatutako trebolak ere ba daude, oso zaila izaten da horrelako bat aurkitzea,gainera esan ohi da lau petalozko trebol bat aurkitzen denean sorte ona ematen duela. Lore honen itxura, Irlandako iratxoak errepresentatzen ditu.
San José lorea
San joaséko lorea, "Primula veris" beste era batean esanda, beroa behar duen lore mota bat da.Normalean, apiril-maiatza partean irteten da . Itxura aldetikan, ez da oso handia, 5-15 cm-ko luzeera eta 2-6 cm-ko zabalera du.Edozein lorategietan ikus daitezke era honetako loreak, eta kolore horixka dute.Medikuntza alorrean, medikuntzarako produktuak egiteko erabili ohi da.
lunes, 23 de abril de 2012
Gereziondoetako loreak
Gereziondoak, lore arrosa txikiak ateratzen dituen zuhaitz mota bat da.Loretxoaren alboan, fruitu txiki bat irteten da gerezia izenekoa eta jateko aproposa da, oso goxoa dago.Loreen itxura argazkian ikusi dezakezuen bezala, arrosa kolorekoak dira eta polena, ordea, horia.
Esan beharra dago, hasieran, loreak irteten hasten diren bitartean, lorearen petaloak zuriak direla eta barrukoa arrosa kolorekoa, baina denbora pasa ahala, kolorea aldatuz doa.Hazi hau, Japonen du jatorria eta sendagai batzuentzako osagarria dugu.
Esan beharra dago, hasieran, loreak irteten hasten diren bitartean, lorearen petaloak zuriak direla eta barrukoa arrosa kolorekoa, baina denbora pasa ahala, kolorea aldatuz doa.Hazi hau, Japonen du jatorria eta sendagai batzuentzako osagarria dugu.
martes, 17 de abril de 2012
Lis lorea
Liz (lis) lorea Egipton eta Grezian du jatorria.Lore hau lirioaren ordezkaritza moduan hartuta dago.Oso antzekoak dira haien artean, nahiz eta itxuraz apur bat desberdinak izan.Lirioak, hainbat kolore dituzte petalo berdinean eta Lis lorea ordea, kolore bat eta polenaren kolore horia dauka. Lore honen itxura oso ezaguna da, SKAUT-eko taldeetan sinbolotzat hartzen delako.
San Joakineko lorea
San joakineko loreak, oso lore bitxiak dira. Lau petaloz osatuta daude normalean eta oso kolore bizikoak dira. Gehien ikusten diren koloreak, arrosa, horia, eta txuriak dira, baina ba daude beste hainbat koloretakoak ere. Erdialdetik, polena dagoen lekutik, adar txiki bat irteten da eta adar horretatik, beste hainbat adartxo txiki polen bolatxoekin batera. Erleek oso gustoko dute polen honi esker elikatzea oso erraza bait da hartzeko.
lunes, 16 de abril de 2012
Bitxilorea
Bitxilorea,oso lore ikusgarria da. Oso ohikoa da zelai eta belardi zatietan ikustea, asko bait daude. Lore txikia dugu hau baina oso usain goxoa du. Uda-Udaberri partean irteten da, eguzkia egiten hasten denean. Eguzkia behar dute lore hauek ondo hasi ahal izateko. Bere benetako izena, Bellis perennis da, latinetik etorria. 2-10 cm-ko altuera dute gutxi gora behera, eta petaloen luzeera 2-5 cm-koak dira.Petaloak zuri kolorekoak dira, enborra berde kolorekoa eta erdigunea ordea, horia.erleak oso gustoko dute lore honen polena eligaitzat hartzea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)